BERRIETARA ITZULI

Chillida Leku, ENNE Fundazioak antolatutako lehen Gerenteen Hamaiketakoaren lekuko

Categoría: Hamaiketako de Gerentes

ENNE Fundazioak hasiera eman dio bere ibilbideari Chillida Lekun antolatu duen Gerenteen Hamaiketakoarekin, naturaz eta artelanaz inguratuta.

 

Gipuzkoako industria sarearen bultzada teknologikoan erreferente izateko sortu da ENNE Fundazioa. Horretarako, ezagutza partekatzearen eta pertsonen gaitzearen aldeko apustua egin du. Horrela, Fundazioaren aurkezpena egin ostean, Nafarroako Industria Fundazioa-ren zuzendari Elena Aleman eta Das-nano enpresaren gerente Esteban Morrasek Nafarroako Fundazioaren inguruko hitzaldia eskaini dute. Martin  San Vicente enpresariaren ere parte-hartzea izan zen, ezagutza talentua, elkarlana eta pertsonen garrantzitsua azpimarratu zuelarik.

 

Gerenteen Hamaiketakoan hainbat dinamika egin ziren bertaratutakoekin, Mahai Teknologikoak, Etorkizunerako Mahaiak eta Mahai Funtzionalak deituriko jardunaldietan hurrengo hilabeteetan jorratuko diren gaiak erabkaitzea helburu zutenak. Oraingoan, Adimen Artifiziala, Trantsizio energetikorako teknologiak eta I+G+i izan dira aukeratutako gaiak.

 

Gerenteen Hamaiketakoetan erronka teknologikoei eta enpresen beharrei buruzko esperientziak eta ideiak trukatzea da helburua. Hori dela eta, ekitaldian egin izan zen beste dinamika batean enpresen egungo erronkak aztertzea zen xedea, gerora egingo diren jardunaldietan gai horiek berak jorratzeko asmoz. Dinamikan jasotako emaitzen arabera, telelana, talentuaren erakarpena bultzatzeko gaitasuna, hala nola ziurgabetasunaren kudeaketa izan ziren mahai gainean jarri ziren gaietako batzuk.

 

Hamaiketako bikain batekin eman zitzaion bukaera ekitaldiari. Bertan, paraje eder batez inguratuta, parte-hartzaileek elkar ezagutzeko aukera izan zuten.

AZKEN BERRIAK

/home/ennefund/public_html/site/templates/dist/php/core/footer.php on line 59
">