TALENTUA KUDEATZEA

ENNEK ENPRESEI ARLO ESTRATEGIKO BATEN KUDEAKETA OPTIMIZATZEN LAGUNTZEKO AUKERA EMATEN DIGUTEN ERREMINTAK ETA EZAGUTZA DITU, ETA HIRU ESPARRUTAN JARDUTEN DUGU:

Talentua erakartzea

Gure jardueraren bidez profesionalen eskaintza eta eskaera sakon ezagutu ditzakegu ingeniaritzaren arloan, orokorrean, eta ekarpen handiko esparruetan, bereziki. Fundaziotik bokazio teknologiko horiek sustatzeko lan egiten dugu. Gainera, kontaktu-sare bat garatu dugu talentua eta enpresa konektatzeko, eta ez bertan bakarrik, baita nazioartean ere.

Talentua garatzea

Enpresei barneko talentua garatzen laguntzen diegu, gure Fundazioak bultzatzen duen ezagutzaren espiralean garatzen ditugun jardueren bitartez. Gainera, garapena sustatzen dugu, enpresen premietara moldatutako formakuntza-saioen bidez.

Talentua fidelizatzea

Ezagutza partekatuaren gure ekosistemak eta gaur egun esparru teknologikoetan garatzen diren jardunbiderik egokienak asimilatu eta aztertzeak enpresei talentua fidelizatzearen erronka garrantzitsuan laguntzeko aukera ematen digute.

/home/ennefund/public_html/site/templates/dist/php/core/footer.php on line 59
">