ENNE MUGARIK EZ DUEN EZAGUTZA-TRUKEA DA. BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN FLUXU ETENGABEA SORTZEN ELKARLANEAN DIHARDUTEN PERTSONAK DIRA

Gipuzkoako industrian, elkarreraginaren, elkarlanaren eta ezagutza hedatzearen bitartez, aurrerapen teknologikoa inspiratzen eta sortzen duen Fundazioa gara. Gipuzkoako enpresak mobilizatzen ditugu, elkarlotzen eta bultzada ematen duten topaketen bitartez garapen teknologikoa lortzen, hedatzen eta proiektatzen laguntzen dien ekosisteman. Azken batean, punta-puntako etorkizun jasangarriaren sortzaile moduan jarduten dute. Eta ikuspegi inkonformista batekin sustatzen eta laguntzen dute, eragin sozial eta industrialaren agertoki ezberdinetan hobekuntza bilatuz.

Izan ere, zenbat eta ezagutza handiagoa, orduan eta etorkizun handiagoa.

DIFERENTZIA MARKATZEA

(ERR)EBOLUZIOA

Gure ustez, berrikuntza teknologikoa industria eraldatzeko egiten dugun ekarpenaren faktore egituratzailea da, bai eta gure proposamenaren diferentziaren adierazpen gorena ere. Eta ahalegin diferentzial hori guztia helburu bateratu batera bideratzea: ezarritakoa berriz pentsatzea, berriz formulatzea eta iraultzea. Gizartean inpaktu erreala sortzeko.

KONEXIOA

Gipuzkoako komunitatearen aurrerapenaren aldeko konpromisoa hartu dugu. Enpresen eta pertsonen ondoan gaude, hurbil-errazak gara eta beti konektatuta gaude, konfiantzazko eta norabide anitzeko lotura-sare bat sortzeko asmoz.

BULTZADA

Gipuzkoako enpresak eta gizartea etengabe aldatzen ari dira. ENNEk aldaketa hori sustatzen eta bultzatzen duen muskulua izan nahi du, talentuan, berrikuntzan eta teknologian aberatsa izango den industria-sarea lortzen eta Europan erreferente bihurtzen laguntzeko.

INPAKTUA

Gure azken helburua enpresetan eta gizartean inpaktu erreala sortzea da. Berrikuntzaren, teknologiaren eta talentuaren ekarpen eraginkorrean sinesten dugu, emaitza nabarmenak lortzeko bide egokiak diren aldetik.

PERTSONAK

ALEX ABANCENS

ZUZENDARIA - GERENTEA

NURIA MERINO

GARAPENAKO KUDEAKETA

IÑAKI SAYAR

PROIEKTUEN KUDEAKETA

IRATI BINUE

KOMUNIKAZIOA

JOSUNE IRIGOIEN

ADMINISTRAZIOA

SAIOA AMILIBIA

PRESTAKUNTZA

IZADI ARIZMENDI

ADMINISTRAZIOA

MAITEDER AMILIBIA

KONTABILITATEA ETA ENPLEGUA

ENNE ENPRESAK

Fundazioaren laguntzaileak proiektuaren giltzarria dira. Gure inspirazio-iturria, espazio partekatua, topalekua eta talentua gaitzen eta garatzen dutenak dira, aurrerapenera eta berrikuntzara bideratuta. Hainbat jarduera-esparrutako laguntzaile-oinarri sendo batetik abiatuta eraikitako ezagutzaren fluxua bideratzen, antolatzen eta bultzatzen dugu.