BERRIETARA ITZULI

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoak publikoki aurkeztu du ENNE Fundazioa

Categoría: Mesas tecnológicas

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoak publikoki aurkeztu du ENNE Fundazioa abenduaren 2an Donostiako Tabakalera – Kultura Garaikidearen Nazioarteko zentroan egindako ‘Reimagine The Future’ ekitaldian, enpresaren alorreko 200 lagun inguru batu zituelarik. 

 

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoak abiarazi duen proiektu berria da ENNE Fundazioa eta Gipuzkoako industria sareari bultzada bat ematea du helburu. Ezagutza parteaketua eta enpresen arteko elkarlana indartzeko asmoarekin, Mahai Teknologikoak antolatuko dira. Hauen bidez, enpresek euren jarduera hobetzeko formakuntza eta ezagutza jaso ahal izango dute.

 

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoko gerente Alex Abancensen arabera, “hilabeteak daramatzagu Gipuzkoako enpresen beharretara egokituko den proiektu batean lanean eta  iparrorratza beti hauen onuretara zuzenduta eratu dugu Fundazioa”.

 

Elkarlanaren eta topaketen bitartez, enpresek garapen teknologikoa lortu dezaten ekosistema bat eratu nahi du ENNE Fundazioak. Bestalde, Fundazioaren garapenerako arduradun Nuria Merinok dioenez, “ezagutza partekatzearen eta pertsonak gaitzearen bitartez, Gipuzkoako industri-sareari bultzada bat ematea da gure xedea”.

 

ENNE Fundazioan parte hartzen duten enpresek kontaktuak, ezagutza eta bultzada teknologikoa lortzeko aukera izango dute Mahai Teknologikoak, Etorkizunerako Mahaiak eta Mahai Funtzionalak deituriko jardunaldien bitartez. Gainera, Gerenteen Hamaiketakoak ere antolatuko dira, erronka teknologikoei eta enpresen beharrei buruzko esperientziak, hala nola ideiak trukatzea helburu izango dutenak.

 

AZKEN BERRIAK

/home/ennefund/public_html/site/templates/dist/php/core/footer.php on line 59
">